Ondo pasa udan… euskaraz!

Uda heldu da, bukatu da “neguko” ikasturtea, eta jende askorentzat oporrak gozatzeko hilabeteak dira uztaila, abuztua eta iraila. Gogoratu gurekin udan euskara ikasteko aukera asko dituzula:

Era berean, oporretan gaudenean ere, garantzitsua da euskaraz mintzatzen jarraitzea, ikasturtean zehar ikasitakoa mantentzeko. Ez ahaztu oporretan liburuak euskaraz irakurtzea, filmak euskaraz ikustea, Bilbo Hiria irratia entzutea eta euskaraz mintzatzeko aukerak baliatzea. Gogoratu Aste Nagusian euskaraz aritzeko aukera izango duzuela ALGARAren txosnan, eta ez bakarrik euskara ikasleen egunean, aste osoan euskarazko programazioa izaten baitu ALGARAk. Aurten 30 urte beteko ditu konpartsa euskaldunak eta oso egitarau interesgarria prestatu du efemeridea ospatzeko.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko