Euskara ikasteko zenbait dirulaguntza daude gaur egun:
HABEren dirulaguntzak
Gaur egun, HABEk euskara ikasteko hainbat dirulaguntza ematen ditu:
1.-2024-2025 eta 2025-2026 ikasturteetan maila gainditu edo egiaztatu duten ikasleei dirulaguntzak:
https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/euskara-ikasleentzako-2025-urteko-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/euskara-ikasleentzako-2025-urteko-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/
2.-2025-2026 ikasturtean A1 eta A2 maila ikasten duten ikasleei dirulaguntzak:
https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/2025-2026-ikasturtean-a1-eta-a2-maila-ikasten-duten-ikasleei-eta-c1-helburu-maila-duten-16-18-urteko-ikasleei-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/
3.-2025-2026 ikasturtean euskararen C1 maila helburu duten 16-18 urteko ikasleei dirulaguntzak:
https://www.habe.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/2025-2026-ikasturtean-a1-eta-a2-maila-ikasten-duten-ikasleei-eta-c1-helburu-maila-duten-16-18-urteko-ikasleei-dirulaguntzak/webhabe00-edukiak/eu/
Lanbide
Informazio guztia, helbide honetan.
Udalek emanak
Zenbait herritako udal eta mankomunitatek dirulaguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteko, esaterako, Bilbon. Apiril aldera zabaldu ohi da eskatzeko epea, eta ezinbestekoa da 16 urte beteta edukitzea deialdia argitaratzen den eguna baino lehen, Bilbon erroldatuta egotea, euskara-ikasketak egin izana (aurrez aurrekoa/autoikaskuntza) ikasturte horretan HABEk homologatutako euskaltegietan, eta zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Bilboko Udalarekiko tributu-betebeharrak ordainduta izatea deialdi horretako dirulaguntza emateko prozesu osoan zehar, betebeharra onartzean eta ordaintzean ere bai. Horrez gain, ezinbestekoa da gainditzea, gutxienez, HABEko Curriculumean ezarritako azpimaila bat (A0A0-C2C2), eta, horrez gain, ikastaro horren guztizko orduen %60ko gutxieneko asistentzia edukitzea. Bilboko Udalak emandako dirulaguntza bateragarria da HABEk emandakoarekin, baina HABEk eta Bilboko Udalak esleitutako dirulaguntzen baturak ezin du gainditu matrikulen guztizko aurrekontua. Informazio guztia, Bilboko Udalaren webgunean.
Barakaldo, Getxo, Erandio, Leioa eta Santurtziko udalek ere, besteak beste, ematen dituzte laguntzak. Informaziorik behar baduzu, jo zure udalera.




