Uda 2026
Ekainetik irailera euskara ikasteko aukera zabala eskaintzen dugu, heldu eta gazteentzat: astelehenetik ostiralera 5 orduko ikastaro trinkoak, barnetegiak Bilbon zein Bakaikun (Nafarroa) eta baita autoikaskuntza Internet bidez ere. Bestalde, koronabirusaren aurkako osasun-neurri bereziak hartu ditugu eskola presentzialetan ikasleak eta lankideak ondo babestuta egon gaitezen (ikus prebentzio-neurriak eta protokoloak Bilboko euskaltegian zein Bakaikuko etxean).
Gazteentzako barnetegiak eta ikastaro trinkoak 2026ko udan
Gazteentzako barnetegiak eta trinkoak. 15-20 urte (2010ean jaiotakoak barne)
Familia kontziliatu
Gabriel Aresti euskaltegian matrikulatuta bazaude, 8.30-14.00 ordutegian (udako trinkoan), Gazteolako kanpuseko matrikulan %10eko deskontua izango dute zure haurrek.






