Biribilko proiektuak diruz lagundutako ikastaroak eskaintzen dizkie Bilboko merkataritza-establezimenduetan lan egiten duten profesionalei. Bi ikastaro mota daude: euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa eta euskara komertziala hobetzeko ikastaroa. Ikastaro hauen inguruko informazio guztia Biribilko webguneko Heziketa atalean aurki daiteke. Ikastaro hauek Bilboko Udalak sustatzen ditu, Bilbao Dendak Elkartearekin elkarlanean, eta HABEren bitartez Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen dute. Matrikulazioa bi modutara egin daiteke: euskaltegian bertan ala Biribilkoren webguneko izen-emate formularioa on line betez.

Biribilko, Bilboko merkataritzan hizkuntza normalizazioa sustatzeko proiektua da. Proiektu hau Bilboko Udalak sustatzen du bere Euskara Sailaren eta Bilbao Ekintza udal enpresaren bitartez, Bilbao Dendak elkartearen laguntzarekin.

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

euskara_enpresentzathttp://www.gabrielaresti.com/g2/wp-content/uploads/2015/09/euskara_ikastetxeentzat.jpg