Euskaltegian euskara ikasten hastea gero eta merkeagoa da: A1 mailarako laguntzak A2ra zabalduko dira 2025-2026 ikasturtean

2025-2026 ikasturteak albiste ona dakar euskara hutsetik ikasten hasten direnentzat: iaz A1 maila ia doakoa egin zuten laguntzak A2 mailara ere zabalduko dira aurten. Horrek esan nahi du zure lehen bi mailen matrikulak euskaltegian gutxieneko kostu batekin egin ahal izango dituzula.

Gaur egun, HABEk hainbat dirulaguntza ematen ditu gurea bezalako euskaltegi homologatuetan euskara ikasteko. Dirulaguntza horiek, normalean, euskaltegian ordaindu dugun edozein mailatako matrikularen prezioa estaltzen dute, ikasturte bakoitzeko gehienezko muga batzuen barruan, eta betiere maila gainditu edo egiaztatzen bada eta eskola-orduen gutxieneko asistentzia bat betetzen bada (baldintzak mailaren arabera aldatzen dira).

Bestalde, Bilboko Udalak dirulaguntzak ematen dizkie Bilbon erroldatutako pertsonei, baldin eta euskaltegi homologatu batean matrikulatzen badira, gutxienez azpimaila bat gainditzen badute eta gutxienez %60ko asistentzia egiaztatzen badute. Laguntza horiek ikasturtea igaro eta baldintzak bete ondoren ematen dira; beraz, matrikulatzen denak matrikularen prezioa aurreratu behar izaten du osorik.

Baina joan den ikasturtean (2024-2025), HABEk laguntza-programa berri bat hasi zuen, neurri handi batean matrikulagatik ordaindu beharreko prezioa A1 mailan hobaritzen duena, lehen baino merkeago bihurtuz. Dirulaguntza edo hobari honek jende asko animatu zuen euskarara hurbiltzera, euskaltegian lehen aldiz matrikulatuta. Hobari horren arrakasta ikusita, Eusko Jaurlaritzak iragarri du 2025-2026 ikasturterako matrikula-hobaria A2 mailara ere zabalduko duela.

Dirulaguntza berezia da, euskara inolako mailarik gabe ikasten hasten diren pertsonentzat bereziki diseinatua (hasiberri erabatekoak). Laguntza gehigarri honek euskaltegira pertsona berriak hurbiltzea sustatu asmo du. Hutsetik abiatzen direnentzako laguntza zehatz horrek hasierako oztopo ekonomikoa desagerraraztea du helburu, askotan ikasle potentzialentzako disuasio-faktorea baita. Abiapuntutik prestakuntzarako sarbidea erraztean, pertsona gehiago animatzen dira hizkuntza ikasteko lehen urratsa ematera. Eta ahaztu gabe, hasieran aipatu ditugun HABEren dirulaguntzen arabera, matrikulatik ordaintzen dugun apurra gero ere berreskuratuko dugula klasera joan eta maila gainditzen badugu.

Bada, esan bezala, ikasturte honetan hobari horiek A2 mailara zabalduko dira (A2A1 eta A2A2 azpi-mailak). Azpi-maila bakoitzak ordu-kopuru desberdina du, eta matrikula modu desberdinean laguntzen da diruz; beraz, matrikula-prezioak asko aldatzen dira intentsitatearen (eguneko orduak) eta iraupenaren arabera (ikasturte osoa urritik ekainera, hiruhilekoa urritik abendura edo lauhilekoa urritik otsailera). Gauzak horrela, koadro hau osatu dugu 2025-2026 ikasturterako hobaridun matrikula-prezioekin:

25-26-a1a2

Matrikula egiteko euskaltegiko bulegora bertaratu beharra dago, ezin da online egin.

Recent Posts

Start typing and press Enter to search