Gazteola ekimenaren eskutik, haur eta gazteek uda honetan Bilbon aukera hauekin goza dezakete euskaraz:

  • Antzerki udalekuak eta Multi-campusa, 6 eta 11 urte bitartekoentzat.
  • Euskara eskolak, 12 eta 15 urte bitartean euskara maila hobetu behar dutenentzat.
  • Trinkoak Bilbon eta barnetegiak Bilbon eta Bakaikun 16 urtetik gorako gazteentzat. Ekainean eta uztailean izaten dira gazteentzako barnetegi txandak.

 

Zuk euskaltegian udako ikastaroak eta barnetegiak egiten dituzun bitartean, zure haurrak GAZTEOLAn egon daitezke. Konbinaketa aproposa da, goiz osoan bakoitzak berean aritu eta, eguerdian, elkarrekin etxera joateko.

Haur eta gazteentzako GAZTEOLAren udako campus, udaleku, barnetegi eta ikastaro guztien informazioa, datak eta prezioak GAZTEOLAren webgunean aurkituko dituzu. Deskontuak daude fidelitateagatik (ikasturtean Gazteolan ibilitakoentzat), baita Kutxabankeko Gaztedi planeko eta neba-arrebentzat ere.

24-uda-gazteola

 

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

ordenagailua_autoikaskuntza