Enpresa, erakunde, ikastetxe… bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta, euskara ikastaro bereziak eskaintzen ditugu langileak laneko jarduna euskaraz burutzeko gai izan daitezen. Ikastaro hauek enpresan bertan zein euskaltegian ematen ditugu.
Laneko jardueran euskara formazio egokia ematea eta euskarazko komunikazioa sustatzea eta areagotzea da trebakuntzaren helburu nagusia, bai laneko eginkizun formaletan bai harremanetan. Izan ere, biak ala biak oso garrantzitsuak dira, batak bestea elikatzen baitu.
Euskara gramatikako eskolak, azterketak prestatzeko ikastaro bereziak, mintzamen saioak, jarduera dinamikoak… Enpresa, erakunde edo ikastetxeen beharretara egokitutako ikastaroak eskaintzen ditugu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), eta ordutegi zein ordu kopuru eskaintza zabala dugu enpresa eta erakundeek erraztasun guztiak izan ditzaten.