Gabriel Aresti ez da euskaltegi hutsa, klasetik kanpo euskaraz mintzatzeko eta euskaraz bizitzeko aukera asko ematen baititu. Gabriel Aresti euskaltegitik Zenbat Gara elkartea sortu zen eta gaur egun kultura elkarte honek dituen baliabide guztiak erabiltzeko aukera dute gure ikasleek. Zerbitzu hauek guztiak euskaratik eta euskaraz egiteko sortu dira. Haietan murgilduz, ikasleek beren ikaste prozesua naturaltasunez azkartzen dute, espazio horietan euskaldun jendearekin harreman zuzenetan egoteko aukera dutelako: Bilboko Kafe Antzokia, Bilbo Hiria irratia, Erroa argitaletxea, Algara konpartsa, Gazteola, Kurkuluxetan Umegunea, Bakaikuko etxea…
Kafe Antzokia
Kontzertuak, jaiak, antzerkia, liburu eta disko aurkezpenak, euskaraz mintzatu, bazkaldu, dantzatu… Gauza asko egin daitezke euskaraz Kafe Antzokian. Urtero-urtero ehunka kultura-ekitaldi egiten dituen espazioa da, euskaraz zein mundu zabaleko beste hizkuntza askotan. Berton, lehentasuna dute gure ikasleek, Euskal Herriko musikari, dantzari, idazle, artista ezagutzeko aurrez aurre. Izan ere, hizkuntza ezaugarri linguistikoez gain, bertako izaera ezagutzea ere badelako. Bilboko Kafe Antzokia benetako kulturgune bizia da.
Bakaikuko etxea
Nafarroako Sakana haranean, naturaz inguratuta daukagu Bakaikuko etxea. Bertan antolatzen dugu Bakaikuko barnetegia, gure ikasleei, eskolak emateaz gain, eguneko 24 orduak euskaraz bizitzeko aukera emanez. Bertan ikasketa azkartu egiten dute, era naturalean eta ondo pasatuz egiten delako. Udan eta Aste Santuan barnetegiak antolatzen ditugu, baita urtean zehar ere, asteburuko edo astebeteko egonaldi laburragoetan. Familientzako euskarazko egonaldiak ere antolatzen ditu Zenbat Gara elkarteak Bakaikuko etxean.
Algara konpartsa
Bilboko Aste Nagusian aski ezaguna da Algara konpartsa. Urte osoan hainbat hitzordutan esku hartzen du Algarak beste konpartsekin batera: Santomasak, Santa Ageda, inauteriak, Konpartsen Eguna… Erabat euskaraz eta lagun arteko giroan. Programazio propioa du eta bertan parte hartzen dute ikasle, ikasle ohi, lagun, inguruko euskaldunek… Jada, erreferente bat gara eta Gabriel Arestiko ikasleek lehentasuna dute partaide izateko.
Bilbo Hiria irratia
Egunero-egunero Bilbo Handirako euskara hutsez emititzen duen irrati bakarra da Bilbo Hiria irratia. Programazio berezia, egokitua egiten du Gabriel Arestiko ikasleekin eta ikasleentzat.
Gazteola
Urte askotako eskarmentua dugu haur eta gazteen hezkuntzan zein aisian ere. Horretatik sortu zen Gazteola ekimena. Euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera ume eta gazteen artean sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan. Horrela, urtean zehar, eskaintza zabala izaten dugu 5 eta 16 urte bitarteko laguntxoentzat: umeentzako koloniak Gabonetan eta Aste Santuan, ume eta gazteentzako udalekuak eta campusak udan, gazteentzako barnetegiak Bilbon eta Bakaikun (Nafarroa) udan, euskara ikasteko akademia urtean zehar eta oporraldietan, euskara azterketak prestatzeko ikastaroak urtean zehar eta udan… Euskara ikasteko eta gozatzeko Bilbo erdian.
Kurkuluxetan umegunea
Urrian hasi eta maiatzera bitartean, igandez igande Kafe Antzokian arratsalde erdian umeentzako dauden ekitaldiak oso aproposak dira Kurkuluxetan Umegunea, gero eta gehiago baitira gure artean gurasoak euskara ikasten egotea eta seme-alabak euskarazko eskoletan, bien prozesua kontsolidatzen laguntzen dute elkarrekin buruturiko jarduerek eta hauetan ere tokia dute gure ikasleen seme-alabak.
Erroa argitaletxea
Hemengo eta kanpoko sortzaileen liburu eta diskoak euskaraz plazaratzen dituen argitaletxea. “Euskara errazean” bildumak ikasten ari direnentzat irakurketa errazeko liburuak sortzen ditu.
Zenbat Gara elkartea
Ekimen hauek guztiak oinarri eta helburu berak dituzte, Zenbat Gara kultura elkarteak guztiak sustatzen eta ezaugarritzen dituenez gero. Zenbat Gararen helburua euskara sustatzea da motibazioa, ezagutza eta erabilera bultzatuz. Hiru arlootan eraginez, hirurak era berean zainduz, egingo du aurrera gure hizkuntzaren hiztun kopuruak eta hiztunen erabilerak:
-
Motibazioa
euskara erakargarri eginez, ekimen interesgarriak antolatuz erdaldunak gure unibertsora hurbilaraziz.
-
Ezagutza
ez dakienari irakatsiz, inmersioaren bidez ikaspen prozesua azkartuz
-
Erabilera
ikasgelez gain, euskaraz egiteko uneak eta guneak sortuz, ondo pasatuz, euskara esperientzia aberasgarriekin lotuz.
Argazkiaren iturria: blogak.com/garaigoikoa
Hiruotako bakoitzak besteak elikatu egiten ditu, hizkuntza baten indarra biderkatuz. Gure soziolinguistika planteamenduak gehiago ezagutu nahi izanez gero, Zenbat Gararen webgunean informazio gehiago aurkituko duzu.