Uda ekainean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian

Garai bereziak bizi gaitu, baina aurten ere ekainean eman nahi diogu hasiera udari. Izan ere, asko eta asko zarete udan ikasten hasi edo jarraitu nahi duzuenok, eta horregatik, udako aurrez aurreko ohiko eskaintzaz gain, ikastaro bereziak ere eskaini nahi ditugu, zuen behar eta nahi guztiei erantzuteko asmoz. Jakina, beharrezko prebentzio-neurriak hartuko ditugu denok babestuta egon gaitezen.
Ekainean, behin B2 eta C1 mailako azterketak berrabiatuta, hilabeteko 5 orduko trinko presentzialez eta Bilboko zein Bakaikuko barnetegiez gain, astebeteko barnetegiak data berrietan ere eskainiko ditugu: ekainaren 8tik 14ra eta 22tik 28ra.
Bestalde, ikastaro telematikoak ere eskainiko ditugu uda osoan zehar, ekainetik irailera: 2 hileko (ekain-uztaileko, uztail-abuztuko edo abuztu-iraileko) 3 orduko -astelehenetik ostiralerako- online ikastaroak, goizez 8:30etik 11:30era edo arratsaldez 15:30etik 18:30era, hain zuzen. Prezioa 360€-koa da.
Matrikula egiteko aukera duzu gure webgunean, hemen: https://matrikula.gabrielaresti.eus/
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo gure bulegora, 94 423 7591 telefonora deituta edo [email protected] helbidera idatzita.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko