MATRIKULA ITZULTZEA ETA BAJAK

  1.  Behin matrikula-zenbatekoa (osoa edo 1.epeari dagokiona) ordainduta edo, bekatua izanez gero, ikaslea bekatzen duen erakundearen agiria bulegoan emandakoan burutuko da behar bezala matrikula.
  2. Lehenengo bi klase egunetan baja izanez gero, ordaindutako kopuru osoa itzuliko zaio ikasleari.
  3. Hirugarren egunetik aurrera baja bada, ikasturte bukaera arte (irailera arte) gordeko zaio matrikularen zenbatekoa edo zenbatekoaren kopuru proportzionala.
  4. Bi epetan ordaintzen den kasuetan 2. epea trimestrearen 2. hilabetean ordainduko da.
  5. Matrikula honek kurtso osorako balioa dauka, ikasleak besterik adierazten ez badu.
  6. Ikasleak kurtso osoa ordaintzeko konpromisoa hartzen du.
  7. HABEk adierazten duen gutxiengo ikasle kopurua ez badago, Euskaltegiaren partetik ez dago taldea sortzeko konpromisorik.

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko