Euskaltegietako ikasleen HABEren 1.deialdirako matrikula-epea zabalik dago maiatzaren 31ra arte
B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izateko 2020 urterako aurreikusitako lehen azterketa-deialdia berrabiatu da, eta gaur, maiatzak 25, zabaldu da matrikula-epea, maiatzaren 31ra arte. Azterketa-deialdi honetan parte hartu ahal izateko baldintza euskaltegi batean 2019ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean matrikulatuta egotea da. Idazmen-probak Barakaldoko BECen egingo dituzte azterketari guztiek, ekainaren 15ean eta 16an C1ekoek eta ekainaren 17an eta 18an B2koek. Ekainaren 9an emango da jakitera behin betiko egutegia. Irakurmen-, entzumen- eta mintzamen-probak konbalidatu egiten dira euskaltegian egindako ebaluazio-jarduerei balio egiaztatzailea aitortuz. Matrikula egiteko lotura eta informazio guztia, hemen: https://www.habe.euskadi.eus/ikasleen-egiaztatzea-2020/s23-edukiak/eu/