Gure euskaltegiak uda osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak Bakaikuko etxean (Nafarroa), Sakana eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean, 2014an eraberritu genuena. Bakaikuko barnetegian, euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten ditu ikasleak bi astez, ohiko eskolez gain.
Bestalde, inguruetan bizi direnei lo nork bere etxean egiteko aukera ematen diegu.
16 urtetik aurrera (2009an jaiotakoak).
Halaber, Bilbon ere baditugu udako barnetegiak, egunero eskolak eta denetariko aisialdi eta kultura ekintzak barne, baina loa nork bere etxean eginda.
2025
Abuztua
- 11tik 23ra
Iraila
- 1etik 13ra
- 15etik 27ra
Prezioa
560 € (bertan lo eginda)




