Koronabirusaren aurkako prebentzio-neurriak

Maiatzaren amaieratik aurrera, aurrez aurreko jardunari ekin diogu modu progresiboan. Denok ondo babestuta egoteko, ikasgelako ikasle kopurua jaitsi dugu, Eusko Jaurlaritzak ezarritako ratioetara egokituta. Bestalde,  nork bere maskara erabiltzeaz gain, Osasun Sailak gomendatutako hurrengo prebentzio-neurri hauek ezarri ditugu:

1-Euskaltegirako sarrera eta irteera modu ordenatuan egiten dugu, pilaketak saihesteko asmoz. Horretarako ordutegiak ezarri ditugu.

2-Pasabideetan eta geletan 1,5 metroko segurtasun-distantzia ezarri dugu.

3-Sarbideetan, geletan eta komunetan eskuak garbitzeko eta desinfektatzeko xaboia, gel hidroalkoholikoa eta paperezko zapiak ditugu.

4-Instalazioak maiz garbitu eta desinfektatzen ditugu.


Bestalde, nork bere maskara ekarri eta uneoro 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzeaz gain, pertsona guztiok higiene pertsonaleko neurri hauek hartuko ditugu:

1-Eskuak maiz garbituko ditugu ur eta xaboiarekin, baita gel hidroalkoholikoarekin ere.

2-Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestuko dugu.

3-Erabili eta botatzeko paperezko zapiak baliatuko ditugu.

4-Eztul edo doministiku egitean, ahoa eta sudurra ondo estaliko ditugu ukondoa tolestuta edo erabili eta botatzeko zapi batekin.

5-Arnas sintomarik edo sukarrik duen ikasle, irakasle edo bestelako langileak etxean egon beharko du, euskaltegira joan gabe. Lehen mailako arretako zentrotik edo prebentzio-zerbitzutik, kasuaren arabera, jarraitu beharreko jarraibideak adieraziko zaizkio, eta jarraipena egingo zaio.

Denon erantzukizuna da babes-neurri hauek betetzen laguntzea. Mila esker.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko