Aprobetxatu 2024an euskarari ekiteko! Matrikula zabalik
Zabalik dago 2024. urterako matrikula Gabriel Aresti euskaltegian. Urtarrilean hasiko diren ikastaroetan ordutegi aukera hauek topatu ditzakegu: Egunero bi ordu edo bi ordu eta erdikoak daude baina puntaren puntan, bost orduko euskara ikastaro trinkoak PLUS dira, intensitaterik altueneko ikastaroak. Eguneroko bost orduez gain, jarduera ludiko eta kulturalak dituzte PLUSek eta, hiruhileko bakoitzean, doako bost eguneko barnetegia izango dute kurtso horietako ikasleek. Baina lau orduko trinkoek ere izango dute aurten gehigarririk Bakaikun: hiruhileko bakoitzean asteburu bat bertan igarotzeko aukera.
Jada posible zen iaz dirulaguntzekin B2raino doan ateratzea. Bada, aurten, dirulaguntza berriak onartu ditu HABEk: B2z gain C1 ere doan atera dezakete jada 30 urtetik beherakoek, gaindituz gero, aurreratutako dirua itzuliko zaielako. Aurten beste berritasun interesgarri bat da 16 eta 18 urte bitarteko gazteek dirurik apenas ordaindu gabe (20 euro soilik aurreratuta) C1eko ikastaroa egin ahal izango dutela (baldintza batzuk beteta).