Zer dira PLUS ikastaro trinkoak?
Plus ikastaroak euskara ikastarorik trinkoenak dira, eta Gabriel Aresti euskaltegian baino ez dituzu aurkituko.
Plus izaera, eguneroko bost orduko jardunaldi akademikoaz gain, antolatzen diren PLUS jarduera gehigarriek ematen diete ikastaro trinko hauei. Ondorioz, PLUS Trinkoek hizkuntzan erabateko murgilketara gehien hurbiltzen den esperientzia dira, barnetegiez beste.
Zer eskaintzen dute PLUS trinkoek?
- Klaseak egunero 8:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera.
- Ostegun arratsaldeetan, kultura jarduerak eta jarduera ludikoak irakasleekin: kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak, ibilbide gidatuak, zinema, antzerkia…
- Hiruhilabete bakoitzean, bost eguneko barnetegia Bakaikun.
Niretzat egokiak dira PLUS ikastaro trinkoak?
Aukerarik onena dira euskara azkar ikasi nahi baduzu eta horretarako denbora baduzu.
Zer lortuko dut?
Euskara era natural eta sendoagoan ikastea, eta hizkuntza estudiatzeak ekarri ohi duen ahalegin edo neke sentsaziorik gabe, eta horrez gain, emaitzarik onenak eperik laburrenean. Hori egiaztatu du LKS Next aholkularitzak HABErentzat egindako ikerketa batek. Zenbat eta ordu gehiago dedikatu egunero euskara ikasteari, orduan eta arrakasta indize handiagoa dagoela erakusten du ikerketak. “Oro har, hasierako mailetan batez ere, nabarmena da euskaltegian emandako orduen aldagaiaren eragina. Izan ere, 120 ordu baino gutxiagoko moduluetan ateratzen diren emaitzak nabarmen eskasagoak dira dedikazioa handiagoa dutenetan baino”, ondorioztatzen dute txostenean.
Maila gainditzen duten matrikulen ehunekoa trinkotasunaren arabera (iturria: LKS Next).