Hizkuntza bat ikasten segidan eta modu trinkoan zenbat eta ordu gehiago eman, orduan eta arinago eta hobeto ikasten dugu. Horregatik, ikastaro trinkoak aukera ezin hobea dira euskara ikasteko:
- Abiada hartu eta epe laburrean aurrerapen handiena egiten lagunduko dizu.
- Emaitza bikainak lortuko dituzu. Izan ere, epe motzeko prozesua izaten da eta ez du nekerako biderik ematen. Berehala emaitza onak lortu dituzun sentsazioa izango duzu eta hori onuragarria da prozesurako.
- Ikastaldeak lagunarte bihurtzen dira, elkar ezagutzarako aukera handiak daude, eta euskaraz modu naturalean egiteko abagunea da, batez ere euskaraz egiteko aukera gutxi edo bat ere ez daukagunean.
- Irakasle-tutorea zure ondoan izango duzu uneoro eta oso ondo ezagutuko zaitu.
- Euskaltegiak eskura jartzen dizkizun zerbitzu guztiak baliatu ahal izango dituzu: kultur programazioa, jaiak, irratia… Jarduera horiek guztiek zure ikaste prozesua osatzen lagunduko dizute.
5 (Plus) eta 4 orduko trinkoak
Alde batetik, egunero 5 orduko PLUS ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu.
Beste aldetik, modu intentsiboan baina goiz osoa edo arratsalde osoa ez daukatenentzat, 4 orduko ikastaroak ere eskaintzen ditugu.
4 orduko ikastaro trinkoak goizez zein arratsaldez:
PLUS ikastaroa bezain trinkoak ez badira ere, aurrerapen azkarreko ikastaroak dira.
Matrikula barnean dauden abantailak:
- Hiruhilero, asteburu osoko egonaldia Bakaikuko barnetegian doan.
Dirulaguntzak
HABEk diruz laguntzen ditu ikastaroak eta, gainera, hainbat udalek euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dizkiete gurea bezalako euskaltegi homologatuetan matrikulatutako ikasleei.