HABEren azterketak 2019ko lehen deialdian egiteko matrikula-epea, zabalik apirilaren 3tik 10era
Apirilaren 3tik 10era arte zabalik dago B2, C1 eta C2 mailako HABEren azterketak 2019ko lehen deialdian egiteko matrikula-epea. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian ikasleen Sarbidean klik eginez. Gogoratu euskaltegietako ikasleentzako deialdi itxia dela hau, hots, parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da euskaltegi batean matrikulatuta egotea edo egon izana 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean. Informazio guztia hemen duzu.
Gomendatutako informazioak