HABE azterketak 2023ko bigarren deialdiak egiteko matrikula-epea, zabalik irailaren 7tik 13ra
Irailaren 7tik 13ra arte egongo da zabalik B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak 2023ko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea, euskaltegietako ikasleen deialdi itxian zein deialdi irekian. HOBE deialdian (ordenagailu bidez, B2, C1 edo C2 mailetan) izena emanez gero, epea irailaren 1etik 7ra dago zabalik.
Izen-ematea HABEren webgunetik bideratuko da, hemen:
Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
Informazio guztia, HABEren webgunean.
Gomendatutako informazioak