Mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun ekainean zehar

Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun. Izan ere, ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker, … eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktikatzeko, gure kultura gehiago ezagutzeko eta primeran pasatzeko. Eta kanpoko lagunak ere anima daitezke.

2018-19 ikasturteko hirugarren hiruhilekoan ekainean zehar egongo da aukera, eta gainera, larunbat eguerdian Urbitarte sagardotegian izango da bazkaria (prezioan, sagardotegia eta autobusa barne).
Hauek dira datak eta prezioak:

  • Ekainaren 7tik 9ra: A1, A2 eta B1 maieltako ikasleentzat.
  • Ekainaren 14tik 16ra: B2 mailako ikasleentzat.
  • Ekainaren 21etik 23ra: C1, C2 eta nahi duenarentzat.

Prezioa:
Ohatzean: 120 €. Ohean: 130 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
Ohatzean: 99 €. Ohean: 109 €

Izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

uda