Mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun azaroan zehar
Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa). Izan ere, ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker, … eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktikatzeko, gure kultura gehiago ezagutzeko eta primeran pasatzeko. Eta kanpoko lagunak ere anima daitezke.
2018-19 ikasturteko lehen hiruhilekoan hauek dira datak eta prezioak:
- Azaroaren 9tik 11ra: C1 eta C2 mailetako ikasleentzat.
- Azaroaren 16tik 18ra: B2 mailako ikasleentzat.
- Azaroaren 30etik abenduaren 2ra: A1, A2 eta B1 mailetako ikasleentzat.
Prezioa:
Ohatzean: 89 €. Ohean: 99 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
Ohatzean: 68 €. Ohean: 78 €
Izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).