Zer egiten da barnetegi batean? Nolakoak dira gure barnetegiak?

Egun osoan euskaran murgilduta egotea da gure barnetegi guztien helburua, azkarrago eta errazago ikasteko. Alde batetik euskara eskolak eman eta, bestetik, aisialdi ekintzak antolatzen ditugu egunero: txangoak, kultura ekitaldiak eta festak, besteak beste. Udan kultur programazioa antolatzen dugu Bakaikuko etxean, ikasleek euskal artistak bertatik bertara ezagutu eta hizkuntzarekin batera, euskal kulturan murgildu daitezen. Tribuaren berbak saioko bideo honetan azaldu zion gure lankide Eiderrek Kike Amonarrizi zein den udako barnetegien ohiko dinamika:

Bakaikuko barnetegiak Bakaikuko etxean antolatzen ditugu. Nafarroako Sakana eskualdean dago etxea, Euskal Herriaren erdi-erdian. Inguruan Urbasa, Aralar eta Andia mendilerroak dituen paraje eder batean. Etxeak 30 urtetik gorako historia du barnetegi moduan, hastapenetako beste bideo honetan ikus dezakezuenez. Ordutik gauzak asko aldatu dira, gizartean bezala, eta etxeak gaur egungo erosotasun guztiak ditu orain, gure egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin.

Eta gure barnetegian ondo jaten da, Yeray gure sukaldariak prestatutako plater gozo-gozoak ezagutzeko aukera izango duzue, ETBko A Bocados saioko Ander Gonzalezek izan zuen bezala:

 

…Eta Bakaikuraino joan ezin dutenentzat, Bilbon ere barnetegiak antolatzen ditugu, euskara eskola eta aisialdiko ekintza berberekin, baina loa nork bere etxean eginez. Gure udako eskaintza osoa gure webgunean ezagutu eta matrikula online egin dezakezu orain.

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

bakaiku_mintzamena