Ongi etorri Gabriel Aresti Euskaltegira!

Ongi etorri eta eskerrik asko Gabriel Aresti euskaltegira etortzeagatik! Hasi da 2018-19 ikasturtea, eta hau, gainera, oso berezia da guretzat, 40 urte beteko baititugu. 40 urte milaka lagun euskalduntzen, euskal kultura transmititzen eta erabilerarako motibatzen eta aukerak eskaintzen. Hau da, Gabriel Aresti euskaltegian ikasleak motibatzea, teoria ondo irakastea eta euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak ematea dugu kezka eta helburu. Izan ere, “motibazio handia badaukat, ezaguera handiagoa hartuko dut; ezaguera handia badaukat, praktika handiagoa egingo dut; eta erabilera handitzen badut, motibazioa ere handituko dut”.

 

Hiru alderdi horietan oinarrituta, metodo serioa, praktikoa eta atsegina baliatzen dugu Gabriel Aresti Euskaltegian. Ikasleen beharrizanak kontuan hartu eta euren helburuak lortzen laguntzen diegu, hizkuntzaren lau trebetasunak etengabe landuz ohiko eskolen bidez, baita gelatik kanpoko jardueren bidez ere. Horrela, hiruhilero, hitzaldien bidez, musika, literatura, antzerki, zinemaren bidez, proposamen ludikoen bidez, .mintzamena lantzeko dinamika berezien bidez,… gelan ikasitakoa osatu eta ulermena eta mintzamena lantzen jarraitzen duzue. Halaber, hizkuntza bat den heinean, euskara irakasteko harremanetan oinarritzen gara. Horregatik, harreman naturalak sortzen ahalegintzen gara, eta horretarako beste hainbat aukera eta espazio ematen dizkizuegu aipatutako eskolez eta jarduerez gain: Kafe Antzokian, euskaltegiko jaietan, Bakaikun (Nafarroa) antolatzen ditugun asteburu berezietan, Algara konpartsarekin, Bilbo Hiria irratiaren bidez, …
Beraz,
zuek euskara hobeto eta lasterrago ikas dezazuen, prozesuaz goza zaitezten eta euskararen mundua ezagutu eta partaide izan zaitezten egingo dugu lan ikasturte honetan ere.

Berriz ere eskerrik asko Gabriel Aresti Euskaltegia aukeratzeagatik eta ongi etorri!

 

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

Bilboko euskaltegiotako ordezkariak EUSKARALDIA babesten