Mintzamena lantzeko asteburuak lehen hiruhilekoan

Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa). Izan ere, ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker… eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktika dezaten, gure kultura gehiago ezagut dezaten eta primeran pasa dezaten. Eta kanpoko lagunak ere anima daitezke.

Datak eta prezioak

2021-22 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan hauek dira datak eta prezioak:

  • Azaroaren 5etik 7ra: C1 eta C2 mailetako ikasleentzat.
  • Azaroaren 12tik 14ra: B2 mailako ikasleentzat.
  • Azaroaren 19tik 21era: B1 mailako ikasleentzat.
  • Abenduaren 10etik 12ra: A1 eta A2 mailetako ikasleentzat.

Prezioa:
100 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
80 €

Izena emateko, jo gure bulegora urriaren 25etik aurrera (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Asteburuak Bakaikun
Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko