HABEren dirulaguntzak eskatzeko lehen epea ekainaren 1ean abiatuko da

2022-2023 ikasturtean HABEren komunikagaitasun-mailak euskaltegiko ebaluazioan mailaren atalasea gaindituz, edota egiaztatzegintzaren eremuko deialdietan euskara-mailak edo baliokideak gainditu dituzten ikasleei dirulaguntzak ematea arautzen da HABEren deialdi honetan. Lehen txandaren aurkezpen-epea ekainaren 1ean abiatuko da. Lehen txanda horretan eskaria egin ahal izango dute 2022ko uztailaren 1etik 2023ko uztailaren 21 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek.

Dirulaguntza eskaria egiteko bigarren txandan, epea 2023ko irailaren 7an irekiko da eta urriaren 6an amaituko da. Bigarren txanda honetan eskaria egin ahal izango dute 2023ko uztailaren 22tik irailaren 30a bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek.

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

uda