HABE dirulaguntzak eskatzeko lehen epea zabalik
Ekainaren 26tik abuztuaren 4ra arte zabalik egongo da HABEn dirulaguntzak eskatzeko lehen txanda. Eskaria egin ahal izango dute lehen txanda honetan 2024ko uztailaren 1etik 2025eko uztailaren 31 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek. Diruz lagunduko dira HABEren euskararen komunikazio-gaitasun mailak egiaztatu dituzten ikasle guztiak, maila guztietan: A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
Bigarren txandaren eskari-epea 2025eko irailak 1etik azaroaren 3ra arte izango da. Eskaria egin ahal izango dute bigarren txanda honetan 2025eko abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek eta lehen txandan, eskaria egiterik izan ez duten pertsonek.
Gainditutako edo egiaztatutako maila bakoitzeko eskari bakarra onartuko da. Eskabidea egiteko, Eusko Jaurlaritzako Egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera-formularioa bete beharko da. Tramitea eta informazio guztia HABEren webgunean aurkituko duzu.




