HABEren 2022ko dirulaguntzak irailaren 8tik urriaren 7ra eskatu ahalko dira

2022ko irailaren 8tik urriaren 7ra bitarteko epean (biak barne) eskatu ahalko dira HABEk euskara-ikasleei zuzentzen dizkien dirulaguntzak. Eskatu ahal izateko, bi baldintza hauek bete beharko dira:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea, gutxienez 2021eko ekainaren 1ean hasi eta gehienez 2022ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2021-2022 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokionez, 2021eko udako ikastaro batean edo 2022ko ekainaren 30era bitarteko ebaluazio-garaietan A1 edo A2 mailak egiaztatzea, edo 2021-2022 ikasturtean B1 edo B2 mailaren atalasearen gaineko proba gainditzea euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentroan edo B1, B2, C1 edo C2 mailak egiaztatu izana 2021eko deialdietako bigarren azterketaldian edo 2022ko deialdietako lehen azterketaldietan.

Aurtengo deialdiak berrikuntza hau izango du: C1 maila lortzeagatik dirulaguntzaren zenbatekoa onuradunaren adinaren araberakoa izango da.

Informazio guztia hemen duzue: https://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/eu/contenidos/informacion/ikasle_dirulagun_2015_aurrerap/eu_def/index.shtml

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko