HABE azterketak bigarren deialdian egiteko matrikula-epea, irailaren 8tik 14ra zabalik

Irailaren 8tik 14ra arte zabalik egongo da B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak 2022ko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea, euskaltegietako ikasleen deialdi itxian zein deialdi irekian. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian Hasi saioa-n klik eginez. Informazio guztia hemen duzu: https://www.habe.euskadi.eus/euskara-mailak-egiaztatzea/s23-edukiak/eu/

HOBE deialdia
C1 eta C2 mailak egiaztatzeko, ordenagailuz egiteko aukera ere badago, HOBE deialdian. Horretarako matrikula-epea zabalik dago irailaren 1etik 7ra. Hemen duzu deialdi honen inguruko informazio guztia: https://www.habe.euskadi.eus/hobe-deialdia/s23-edukiak/eu/

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

bakaiku_mintzamena