HABE azterketak bigarren deialdian egiteko matrikulazio-epea irailaren 9tik 15era, biak barne, izango da
Euskaltegiko ikasleentzako probei dagokienez, B2 eta C1 mailetako idazmen-probak irailaren 30ean izango dira. C2ko idazmen-proba, berriz, irailaren 29an. Mintzamen-probak abenduan izango dira. Lehen deialdian idazmen-proba gainditu ez duen azterketariari, entzumen- eta irakurmen-probetako emaitzak gordeko zaizkio bigarren deialdirako, eta, honenbestez, idazmen- eta mintzamen-probak egin beharko ditu bigarren deialdian. Deialdi honetan parte hartzen duen azterketariak ezin du deialdi irekian ere matrikula egin, ezta beste maila batean izanda ere.
Deialdi irekiaren kasuan, B1, B2, C1 eta C2 mailetako irakurmen- eta idazmen-probak irailaren 28-19 egunetan izango direla aurreikusten da.
Deialdi itxian zein librean aurkeztekotan, matrikulazio-epea irailaren 9tik 15era, biak barne, izango da. Informazio guztia hemen duzu: https://www.habe.euskadi.eus/hautatu-deialdia-2020/s23-edukiak/eu/