EUSKARA ESKURA TXARTELA ETA HABEREN DIRULAGUNTZEI BURUZKO INFORMAZIOA

Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailak ematen duen 2020ko Euskara Eskura Txartela deskontu-bonua uztailaren 29tik abuztuaren 7a bitartean eskatu ahalko da. Euskara euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean ikasten duten bizkaitarrak, hau da, Bizkaian erroldatuak dauden euskara ikasleak izan daitezke onuradun, baldin eta HABEko zuzendariaren ebazpenez deitutako 2019ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2020ko ekainaren arteko ebaluazio-aldietan edo lehen azterketa-deialdian parte hartu eta A1, A2, B1 edo B2 mailak gainditu eta egiaztatu badute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean; hala bada, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2020-2021 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2020ko urriaren 16ra arte. Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake.
Euskara Eskura Txartela www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean eskatu beharko da. Irailetik aurrera lortu ahalko da, irailean bertan eta ekimenaren webean den egunean.

HABEren dirulaguntza
Euskara-ikasleentzako 2020ko dirulaguntzetarako deialdia argitaratu du HABEk: dirulaguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2020ko irailaren 4tik urriaren 9ra bitartekoa izango da, biak barne. Jaso ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:
– EAEan erroldatuta egotea deialdia argitaratu-egunaren bezperan.
– Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2019ko martxoaren 25etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi do autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
– 2019-2020 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. 
*HABEren mailei dagokienez, 2019ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2020. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
* 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.


Informazio gehiago, hemen.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko