Gaur ireki da HABEren 2020ko dirulaguntzak eskatzeko epea, urriaren 9ra arte

HABEren dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da gaur, irailak 4, eta urriaren 9ra arte iraungo du. Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko hurrengo baldintzak bete behar dira:

  • EAEan erroldatuta egotea deialdia argitaratu-egunaren bezperan.
  • Euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu batean matrikulatua egon izana 2019ko martxoaren 25etik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian eta dagozkion matrikula-prezioak euskaltegi do autoikaskuntzarako zentro homologatuei norberak ordaindu izana.
  • 2019-2020 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana: 
    – HABEren mailei dagokienez, 2019ko laugarren ebaluazio-garaian edo bigarren azterketa-deialdian edo deialdi irekian, edo 2020. urteko ekainaren arteko ebaluazio-garaietan edo lehen azterketa-deialdian egiaztatuak.
    – 297/2010 Baliokidetza-Dekretuaren bitartez (uztailaren 4ko 187/2017 Dekretuan bidez aldatua) HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak egiaztatuakoen kasuan (IVAP, Ertzaintza eta Osakidetzako hizkuntza-eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…), 2019ko irailaren 1etik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.

Prozedura, kopuruak eta intereseko informazio guztia hemen duzue: https://www.habe.euskadi.eus/s23-edukiak/eu/contenidos/informacion/ikasleen_dirulaguntzak/eu_def/index.shtml

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko