Barnetegiak Bakaikun eta Bilbon 2020ko Aste Santuan

Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean. Gure euskaltegiak urte osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak eta egonaldi bereziak, baita udan eta Aste Santuan ere. 2020ko Aste Santuan eskaintzen ditugun aukerak hauek dira:

Bakaikuko barnetegiak
Aste Santuan eta Pazko Astean antolatzen ditugu helduentzako barnetegiak Bakaikun (Nafarroa), Sakanan, Aralar eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Azterketak prestatzeko asmorik daukatenentzat ere oso aukera aproposa da Bakaikuko barnetegia. Izan ere, eskolek zein proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute eta horixe da, hain zuzen, azterketan eskatzen dena.

Egitaraua
-Apirilaren 9tik aurrera: 8:30-14:00 eskolak eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarko lana…
-Txanda bakoitzean 3 idazlan egingo ditugu (1, 2 eta 4. egunean).
-Klase orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola orduetatik kanpo, mintzamen librea.

Ohar garrantzitsuak
-Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
-Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
-Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da.
-Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

2020ko Aste Santuan eta Pazko Astean hauek dira aukerak eta prezioak Bakaikun (loa barne):

  • Apirilaren 8tik (19:30) 18ra (10 egun): 475€-tik gora
  • Apirilaren 8tik (19:30) 13ra (5 egun): 270€-tik gora
  • Apirilaren 13tik (19:30) 18ra (5 egun): 270€-tik gora

Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu.

Bilboko barnetegiak
Bilbon ere udan zein Pazko Astean eskaintzen ditugu barnetegiak, kasu honetan egunekoak edo barnetegi irekiak, Bakaikuko barnetegien ezaugarri guztiekin, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroaz. Bazkaria Bilboko Kafe Antzokian izaten da.

Egitaraua
-Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 (apirilaren 18an 8:30-14:00)
-Barnetegian 3 idazlan egingo ditugu (1, 2 eta 4. egunean).
-Klase orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola orduetatik kanpo, mintzamen librea.

Ohar garrantzitsuak
-Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
-Puntualtasuna oso beharrezkoa da.
-Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Hauek dira 2020ko Pazko Asteko egunak eta prezioa:

  • Apirilaren 14tik 18ra (5 egun): 225€

Bai Bilbokoan bai Bakaikuko barnetegietan %5eko deskontua izango dute gure ikasleek. Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen. Bestalde, gogoratu barnetegietarako gutxieneko maila A2A2 dela.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko