Mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun otsailean eta martxoan

Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa).
Ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jai, ospakizun eta bestelako dinamikei esker… Eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktika dezaten, gure kultura gehiago ezagut dezaten eta primeran pasa dezaten. Eta kanpoko lagunak ere anima daitezke.

2019-20 ikasturteko bigarren hiruhilekoan hauek dira datak eta prezioak:

  • Otsailaren 14tik 16ra: C1 mailako ikasleentzat.
  • Martxoaren 6tik 8ra: B2 mailako ikasleentzat.
  • Martxoaren 13tik 15era: A1, A2 eta B1 mailetako ikasleentzat.

Prezioa:
Ohatzean: 89 €. Ohean: 99 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
Ohatzean: 69 €. Ohean: 79 €

Izena emateko, jo gure bulegora urtarrilaren 27tik aurrera (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

2017-astesantua-bakaiku