Euskaraz egiteko eta gozatzeko kultura ekarpenak, jarduera ludikoak eta bestelako dinamikak urte osoan zehar
Urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegian, ohiko eskolez gain, hainbat jarduera antolatzen dugu, euskal kultura hobeto ezagutzeko, euskaraz gozatzeko eta euskara praktikan jartzeko.
Ikasturte berri honetako lehen hiruhilekoan mintzamenak protagonismo handia izango du: alde batetik, Bakaikun (Nafarroa) mintzamena praktikatzeko asteburuak eskainiko ditugu; horrez gain, urriaren 30ean eta azaroaren 6an Kafe Solasak dinamika izango dugu; azaroaren 11n San Martin ospatuko dugu egun osoan zehar; hilaren 13an Mintzodromoa izeneko dinamikan jarraituko dugu praktikatzen; 20an Euskara Ikasleen Dantzagunean elkartuko gara… Eta datozen hileetan segituko dugu ikasleen intereseko proposamenak eskaintzen, euskara modu atseginean, eraginkorrean eta osatuan ikasteko.