Mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun azaroan zehar

Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa).
Ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jai, ospakizun eta bestelako dinamikei esker… Eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktika dezaten, gure kultura gehiago ezagut dezaten eta primeran pasa dezaten. Eta kanpoko lagunak ere anima daitezke.

2019-20 ikasturteko lehen hiruhilekoan hauek dira datak eta prezioak:

  • Azaroaren 8tik 10era: B2 mailako ikasleentzat.
  • Azaroaren 15etik 17ra: C1 mailako ikasleentzat.
  • Azaroaren 29tik abenduaren 1era: A1, A2 eta B1 mailetako ikasleentzat.

Prezioa:
Ohatzean: 89 €. Ohean: 99 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
Ohatzean: 69 €. Ohean: 79 €

Izena emateko, jo gure bulegora urriaren 21etik aurrera (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

euskara eskura