Kaixo! Zabalik duzu zure euskaltegia

Zabalik  dago matrikula Gabriel Aresti euskaltegian 2019-2020 ikasturterako. Gure ikastaroen aukera zabalean zure ordutegiaren neurrira ondo egokituko diren kurtsoak aurkituko dituzu, egunero bost orduko ikastaro trinkoetatik hasi eta astean 1, 2 edo 3 egunetan diren ikastaroetaraino: eguneroko ikastaroak, 2. deialdiko azterketa ofizialak prestatzekoak, ordenagailu bidezko autoikaskuntza

Aurten bi aukera berri gehitu ditugu:

  • Esperientzia gelak euskaraz, B1 mailatik gorakoentzat eta 55 urtetik gorakoentzat. Ikastaro berri hauek azterketak gainditzeko helburua ez dutenentzat.
  • Mailari eusteko ikastaroak, B2 profila edo C1 (EGA) lortu ondoren, ikasteari eta praktikatzeari eusteko pentsatuta.

Internet bidez hemen egin dezakezu matrikula, edo gure bulegora etorri eta bertan egin. Webgunean, edo gure bulegoan, informazio guztia eskuratu eta zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu matrikulazioaren gainean, baita euskara ikasteko lortu ditzakezun dirulaguntzak eta deskontuak ezagutu ere.

Uste duzun baino gehiago dakizu. Hurbildu eta ikusi euskaltegian.

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

euskara eskura