Zabalik dago euskaltegietako ikasleei zuzendutako HABEren azterketak 2019ko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea

Irailaren 13tik 24ra arte zabalik dago B2, C1 eta C2 mailako HABEren azterketak euskaltegietako ikasleentzako 2019ko bigarren deialdian egiteko matrikula-epea. Izen-ematea Internet bidez bideratuko da, www.habe.euskadi.eus atarian HASI SAIOAn klik eginez.

Bestalde, deialdi irekian matrikula egina izanez gero eta udako ikastaroetan gainditutako gaitasun-mailen ondorioz, euskaltegietako ikasleei zuzendutako 2019ko bigarren deialdian maila bereko probetara aurkeztu nahi izanez gero, posible da matrikula egitea. Kasu honetan, bertan behera utziko da deialdi ireki honetarako eginiko matrikula eta, ondorioz, HABEk itzuli egingo dio matrikula-eskubideengatik ordaindutako dirua. Hau guztia dagokion eskaria betez bideratuko da. OHAR GARRANTZITSUA: Dirua itzultzea eskatu eta deialdi itxian aurkeztu ahal izateko ezingo da deialdi irekira joan.

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko