Barnetegiak Bakaikun eta Bilbon 2019ko Aste Santuan eta Pazko Astean

Azterketak prestatzeko, mintzamena lantzeko… eta beti gure kultura ezagutzeko eta ondo pasatzeko aukerak izanik, Gabriel Aresti euskaltegiak barnetegiak eskainiko ditu 2019ko Aste Santuan zein Pazko Astean bai Bakaikun (Nafarroa) bai Bilbon.

Datak eta prezioak

Bakaikun (loa barne):

  • Apirilaren 17tik (19:30) 27ra (10 egun): 470€-tik gora
  • Apirilaren 17tik (19:30) 22ra (5 egun): 265€-tik gora
  • Apirilaren 22tik (19:30) 27ra (5 egun): 265€-tik gora

Bilbon (loa nork bere etxean):

  • Apirilaren 23tik 27ra (5 egun): 220€

Deskontuak

Gainera, deskontuak daude gure ikasleentzat eta langabetuentzat. Zalantzarik baduzu edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko