Otsailean, mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun

Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa).
Ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker… eta gainera, egonaldi bereziak igarotzeko parada ere eskaintzen diegu gure ikasleei zein kanpoko lagunei Bakaikun dugun etxean, ostiraletik igandera: txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu mintzamena praktikatzeko, gure kultura gehiago ezagutzeko eta primeran pasatzeko.

2018-19 ikasturteko bigarren hiruhilekoan hauek dira datak eta prezioak:

  • Otsailaren 8tik 10era: C1 eta C2 mailetako ikasleentzat.
  • Otsailaren 15etik 17ra: B2 mailako ikasleentzat.
  • Otsailaren 22tik 22ra: A1, A2 eta B1 mailetako ikasleentzat.

Prezioa:
Ohatzean: 89 €. Ohean: 99 €
Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleentzat:
Ohatzean: 68 €. Ohean: 78 €

Izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo).

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko