Lipduba grabatu dugu Gabriel Aresti euskaltegian

Bideo ederra grabatu genuen abenduaren 1ean, Euskararen Egunaren bezperetan, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleok. “Lidpdub” honetan (bai, badakigu ez dela benetako lip dub bat) euskararen mundua gurean deskubritzeko gonbita egiten digu neska batek beste bati, bideoaren hasieran eta, euskaltegira sartzearekin batera, mundu berri batean barneratzen da laguna, euskararen munduan.

Irudiak Bilbon, Gabriel Aresti euskaltegian, eta Bakaikuko barnetegian grabatu dira. Euskaltegiaz gain, Done Bikendiko gure egoitzaren beste txoko batzuk ere agertzen dira, Kafe Antzokia eta Bilbo Hiria irratia kasu. Algara konpartsaren ikurra den Pellot pirata ere agertzen da. Oso giro ona egon zen grabaketan eta denok ilusio handiz hartu genuen parte Euskaraldiari amaiera emateko ekintza jendetsuan.

Bideoaren mezua, azken finean, argia da: Bilbon euskaraz bizitzea oso zaila omen da… Bada, ezinezkoa dela uste baduzu… zatoz gurekin eta ikusiko duzu ez dela hain zaila. Mundu berri bat duzu zain, berton, Gabriel Aresti euskaltegian, Algaran, Bilbo Hiria irratian, Kafe Antzokian, Bakaikuko barnetegian, GazteolaEuskara ikasi, euskaraz mintzatu eta… euskaraz bizi!

 

Gomendatutako informazioak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

plus-ikastaro-trinkoak_azkarrena