2022ko Pazko astean barnetegia Bilbon

Udan zein Pazko Astean eskaintzen ditugu eguneko barnetegiak edo barnetegi irekiak, Bakaikuko barnetegien ezaugarri guztiekin, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroaz. Bazkaria barne dago, eta inguruko jatetxe batean egingo da.

Hauek dira 2022ko Pazko Asteko egunak eta prezioa:

  • Apirilaren 19tik 23ra: 240€

Barnetegirako gutxieneko maila B1 da.

EGITARAUA

  • Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 (azken eguna, 14:00 arte)
  • Barnetegian hiru idazlan egingo ditugu (1, 2 eta 4. egunean).
  • Klase-orduetan mintzamen kontrolatua zein librea egingo da.

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
  • Puntualtasuna oso beharrezkoa da.
  • Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
  • Zorrotz aplikatuko dira COVID-19aren aurkako neurriak.

Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko