Barnetegiak Bakaikun Aste Santuan eta Pazko astean

Udan ez ezik Aste Santuan eta Pazko astean antolatzen ditugu helduentzako barnetegiak Bakaikun (Nafarroa), Sakanan, Aralar eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek zein proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.

2022ko Aste Santuan eta Pazko astean hauek dira aukerak eta prezioak Bakaikun (loa barne):

  • Apirilaren 13tik (hasiera 19:30ean) 23ra: 550€
  • Apirilaren 13tik (hasiera 19:30ean) 18ra: 315€
  • Apirilaren 18tik (hasiera 19:30ean) 23ra: 315€

Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.

EGITARAUA

  • Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana… (apirilaren 13an eta 18an sarrera arratsaldeko 19:30ean, eta azken egunean bazkaldu ostera arte)
  • Txanda bakoitzean 3 idazlan egingo ditugu (1, 2 eta 4. egunean).
  • Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea.

OHAR GARRANTZITSUAK

  • Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
  • Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
  • Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
  • Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
  • Zorrotz aplikatuko da barnetegiaren COVID-19 protokoloa.

Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko