Barnetegiak Bakaikun eta Bilbon 2023ko Aste Santuan eta Pazko Astean

Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, eta oporraldiak (uda, Aste Santua…) tarte aproposak izaten dira euskaran modu horretan murgiltzeko. Bai Bilbon bai Bakaikun (Nafarroa) antolatzen ditugu barnetegiak, eta 2023ko Aste Santuan zein Pazko Astean.

Bakaikuko barnetegiak

Bakaiku (Nafarroa) Sakanan, Aralar eta Urbasa artean kokatuta dago eta bertan, era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean antolatzen ditugu barnetegiak. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta, horri guztiari esker, gehiago eta hobeto ikasten dute. Azterketak prestatzeko asmorik daukatenentzat ere oso aukera aproposa da Bakaikuko barnetegia. Izan ere, eskolek zein proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute, eta horixe da, hain zuzen, azterketan eskatzen dena.

2023ko Aste Santuan eta Pazko astean hauek dira aukerak eta prezioak Bakaikun (loa barne):

  • Apirilaren 5etik (19:30ean hasita) 15era (10 egun): 555€.
  • Apirilaren 5etik (19:30ean hasita) 10era (5 egun): 320€
  • Apirilaren 10etik (19:30ean hasita) 15era (5 egun): 320€

Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Bestalde, Bakaikuko barnetegira joateko gutxieneko maila B1A2 (gaindituta) da.

Egitaraua
-Eskolak: 8:30-14:00 eskolak eta 15:30-18:30 eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana…
-Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
-Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.

Ohar garrantzitsuak
-Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
-Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
-Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
-Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Bilboko barnetegia

Bilbon eguneko barnetegiak edo barnetegi irekiak eskaintzen ditugu, Bakaikuko barnetegien ezaugarri guztiekin, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroaz. Bazkaria barne dago, eta inguruko jatetxe batean egingo da.

Hauek dira 2023eko Pazko asteko egunak eta prezioa:

  • Apirilaren 11tik 15era (5 egun): 245€

Egitaraua
-Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30.
-Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
-Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.

Ohar garrantzitsuak
-Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
-Puntualtasuna oso beharrezkoa da.
-Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Bilboko barnetegietarako gutxieneko maila B1A2 (gaindituta) da. Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko

plus-ikastaro-trinkoak_azkarrena