Eskerrik asko gurekin euskara ikasten jarraitzeagatik!

Hiru aste bete dugu koronabirusak etxealdia egitera behartu gintuenetik, eta ez da erraza izaten ari. Hala ere, gehien-gehienok euskara ikasten jarraitzen duzue, ahal duzuen moduan moldatuta. Badakigu sekulako ahalegina egiten ari zaretela, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu. Gabriel Aresti euskaltegiko lankide guztiok ere gure onena ematen ari gara zuen prozesuan laguntzen segitzeko, eta ziur gaude egoera honetan ere aurrera egingo duzuela.
Badakigu, bestalde, beste batzuon kasuan oso zaila dela momentu honetan eskolak jarraitzea, telelana dela, umeak direla… Eutsi goiari!
Zaudeten egoeran zaudetela, ikasle guzti-guztioi eta zuen familiei besarkada handia bidali nahi dizuegu. Espero dugu aste gutxi barru berriro ere euskaltegian elkartu ahal izatea.
Amaitzeko, gogoratu nahi dizuegu gurekin harremanetan jar zaitezketela gure betiko telefonoan (94 423 7591) goizeko 9:30etik 14:00etara. Dena den, informatuta izango zaituztegu datozen asteetan.

Mila esker, biba zuek eta laster arte!

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko