Bertan behera geratu dira Aste Santuko barnetegiak

Koronabirusari aurre egiteko neurriak direla eta, Aste Santuko zein Pazko Asteko Bilbo eta Bakaikuko barnetegi guztiak bertan behera utzi behar izan ditugu, konfinamendua eta alarma egoera apirilaren 11ra arte luzatzea erabaki denez gero. Ordaindu dutenei dirua itzuliko zaie ordaintzeko erabili duten bide beretik.

Edozein zalantza argitzeko, bulego ordutegian arreta egingo dizuegu, telefonoz soilik,  9:30-14:00 ordutegian, gure ohiko telefonoan ( 94 423 75 91).

Dakizuenez, martxoaren 13tik aurrez-aurreko irakaskuntza jarduerak (eskolak, tutoretzak, mintza-saioak…) eten behar izan ditugu. Hala ere, gure ikasleen jarraipena egiten segitzen dugu modu ez-presentzialean. Lehenbailehen eskolak normaltasunez berriro ematen hastea espero dugu.

Azken albisteak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko