Udan ez ezik Aste Santuan eta Pazko astean antolatzen ditugu helduentzako barnetegiak Bakaikun (Nafarroa), Sakanan, Aralar eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean. Ohiko eskolez eta euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko eta ederto pasatzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten dituzte ikasleek, eta horri guztiari esker gehiago eta hobeto ikasten dute. Izan ere, eskolek zein proposatzen ditugun aukera guztiek hizkuntza modu naturalean egiteko eta ikasitako guztia barneratzeko balio dute.
2025eko Aste Santuan eta Pazko astean hauek dira aukerak eta prezioak Bakaikun (loa barne):
- Apirilaren 16tik (19:30) 26ra: 575€ – BETETA
- Apirilaren 16tik (19:30) 21era: 340€ – BETETA
- Apirilaren 21etik (19:30) 26ra: 340€ – BETETA
Inguruetan bizi direnenek loa etxean egitea nahiago badute, aukera hori ere eskaintzen diegu. Barnetegi hauetarako gutxieneko maila B1 da.
Egitaraua
- Eskolak, 8:30-14:00, eta 15:30-18:30, eskolak edota txangoak, tailerrak, bakarkako lana… (lehen txandan, lehen eskola apirilaren 17an izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 22an).
- Sarrera, lehen txandan apirilaren 16an 19:30ean izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 21ean 19:30ean. Irteera, lehen txandan apirilaren 21ean bazkaldu ostean izango da, eta bigarren txandan, apirilaren 26an bazkaldu aurretik.
- Klase-orduetan mintzamen kontrolatua egingo da. Eskola-orduetatik kanpo, mintzamen librea. Egunero, hainbat gai jorratuko dira gela barruan zein kanpoko dinamiketan.
- Txanda bakoitzean bi idazlan egingo ditugu gehienez.
Ohar garrantzitsuak
- Joan-etorria: nork bere kabuz egingo du.
- Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezingo da aintzat hartu.
- Gaueko 00:00etatik aurrera erabateko isiltasuna eskatuko da baserrian.
- Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.
Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.