Mintzamena lantzeko asteburuak Bakaikun ikasturtean zehar
Ikasturtean zehar, hiruhilero, mintzamena lantzeko eta naturaz eta inguruaz gozatzeko asteburuak pasatzeko aukera eskaintzen dugu Bakaikun (Nafarroa). Izan ere, ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker… eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu Bakaikun dugun etxean: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktika dezaten, gure kultura gehiago ezagut dezaten eta primeran pasa dezaten.