Udan zein Pazko Astean eskaintzen ditugu eguneko barnetegiak edo barnetegi irekiak Bilbon. Bakaikuko barnetegien ezaugarri gehienak dituzte Bilbokoek, hau da, eskolak eta kultura eta ingurua ezagutzeko eta hizkuntza ikasten jarraitzeko jarduerak, baina gaua nork bere etxean igaroz. Bazkaria barne dago, eta Gabriel Aresti euskaltegiarren inguruko jatetxe batean egingo da egunero.

Hauek dira 2024ko Pazko Asteko egunak eta prezioa:

  • Apirilaren 2tik 6ra: 255€

Barnetegirako gutxieneko maila B1 da.

Egitaraua

  • Eskolak 8:30-14:00 eta 15:30-18:30 (azken eguna, 14:00 arte)
  • Klase-orduetan mintzamen kontrolatua zein librea egingo da.
  • Barnetegian bi idazlan egingo ditugu gehienez.

Ohar garrantzitsuak

  • Janaria: eskaera berezirik edukiz gero, jakinarazi joan aurretik. Bestela, ezin izango da aintzat hartu.
  • Puntualtasuna oso beharrezkoa da.
  • Euskaltegiaren programazioari jarraituko zaio.

Zalantzarik izanez gero edota izena emateko, jo gure bulegora (Done Bikendi 2, 4. solairua 48001 Bilbo). Online ere eman dezakezu izena, hemen.

aste santuko barnetegiak

Hasi idazten eta sakatu Enter bilatzeko