HABE azterketak 2026ko lehen deialdian egiteko matrikula-epea, apirilaren 9tik 14ra egongo da zabalik
Apirilaren 9tik 14ra arte egongo da zabalik B1, B2, C1 eta C2 mailako HABE azterketak 2026ko lehenengo deialdian egiteko matrikula-epea euskaltegietako ikasleen deialdi itxirako, baita deialdi ireki eta HOBE deialdietarako ere. Idazmen-proba maiatzaren 7tik 9ra izango da. Izen-ematea HABEren webgunetik bideratuko da, hemen:
Hasi saioa* > Azterketak: matrikulak eta emaitzak > [hautatu deialdia eta maila] > Matrikula egin/ikusi
Informazio guzti-guztia HABEren webgunean aurkituko duzue, baina hau izango da azterketen egutegia:
| LEHEN AZTERKETALDIA | BIGARREN AZTERKETALDIA | |
|---|---|---|
| Matrikulazio-epea | Apirilaren 9tik 14ra | Irailaren 7tik 13ra |
| Onartuen zerrenda | Apirilaren 24a | Irailaren 21a |
| Idazmen-probaren lekua aldatzeko eskaerak [1] | Apirilaren 28a | Irailaren 22a |
| Idazmen-proba | Maiatzaren 7tik 9ra [2] | Urriaren 1etik 3ra [2] |
| Idazmen-proba egiteko ezohiko data [3] | Maiatzaren 19a | Urriaren 13a |
| Idazmen-probaren emaitza | Ekainaren 9a | Azaroaren 6a |
| Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Ekainaren 10etik 12ra | Azaroaren 9tik 11ra |
| Mintzamen-probaren eguna edo ordua aldatzeko eskaerak [1] | Ekainaren 10 | Azaroaren 9a |
| Mintzamen-proba | Ekainaren 23tik uztailaren 4ra [2] | Azaroaren 25etik abenduaren 5era [2] |
| Mintzamen-proba egiteko ezohiko data [3] | Uztailaren 10a | Abenduaren 10a |
| Emaitza orokorrak | Uztailaren 17a | Abenduaren 18a |
| Berrikuspen-eskaerak aurkezteko epea | Uztailaren 20etik 22ra | Abenduaren 21etik 23ra |
Recommended Posts



