Gure euskaltegiak uda osoan zehar antolatzen ditu barnetegiak Bakaikuko etxean (Nafarroa), Sakana eta Urbasa artean kokatuta dagoen eta era guztietako zerbitzuez ondo hornituta dagoen baserri eder batean, 2014an eraberritu genuena. Bakaikuko barnetegian, euskara bertatik bertara bizitzeaz gain, euskal kultura ezagutzeko balio duten hainbat txango, bisitaldi gidatu eta jarduera egiten ditu ikasleak bi astez, ohiko eskolez gain.
Bestalde, inguruetan bizi direnei lo nork bere etxean egiteko aukera ematen diegu.
16 urtetik aurrera (2010ean jaiotakoak).

Halaber, Bilbon ere baditugu udako barnetegiak, egunero eskolak eta denetariko aisialdi eta kultura ekintzak barne, baina loa nork bere etxean eginda.

2026

Abuztua

  • 10etik 22ra

Iraila

  • 31tik (abuztua) 12ra
  • 14tik 26ra

Prezioa

570 € (bertan lo eginda)

*2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak C1 prestatzeko: 60 € + 285 € (mantenua)

Start typing and press Enter to search

bakaiku