Otsailean hasiko diren bost orduko PLUS eta astean hiru eguneko ikastaro berrietarako matrikula zabalik

Otsailean hasi eta ekainera arte iraungo duen lauhilekoan eguneroko bost orduko PLUS trinkoetarako eta astean hiru eguneko euskara ikastaroetarako matrikulazioa ireki da. Denborarik baduzu eta urte hasiera euskarari ekiteko aprobetxatu nahi baduzu, PLUS ikastaro trinkoak dira zure aukerarik onena. Euskara ikastaro hauek egunero, 8:00etatik 13:30era, eskola trinkoak PLUSek eskaintzen dituzten abantaila berezi batzuekin konbinatzen dituzte, hala nola astero-astero jarduera ludiko eta kulturalak, eskolen osagarri direnak eta mintzapraktika sustatzen laguntzen dutenak. Horrez gain, Bakaikuko barnetegian astebeteko egonaldia izaten dute, doan, lauhilabetean behin.

egunero-otsailetikHasierako A1 eta A2 mailetan izena ematen dutenek HABEren (Eusko Jaurlaritza) dirulaguntza gehigarria izango dute, matrikularen prezioa are merkeagoa bihurtzen duena. Laguntza berezi horri esker, euskarara zerotik hurbiltzen direnek oso gutxi ordaindu beharko dute (ezinbestekoa da matrikula gure bulegoan egitea).

3egunetan-otsailetikBi orduko eskolak arratsaldeetan, astean hiru egunetan
Goizero PLUS trinko bat egiteko beste ordu ez dituztenentzat, arratsaldez asteartetik ostegunera ere badira eskolak, 20:00etatik 22:00etara, maila guztietan, eta otsailaren 18an hasiko dira, ekainera arte. Galdetu gure bulegoan.

Recent Posts

Start typing and press Enter to search